1. Sarrera
Kapitulu honen helburua herrialde europarrek familiei laguntzeko garatutako politika desberdinak alderatu eta aztertzea da, baita beren orientazio, apustu eta emaitzak ere, horrela, gure errealitatean esku-hartzea hobetzeko irakaskuntza interesgarriak hartu baitaitezke.
Haurtzaroa, ezintasuna eta mendetasuna, eta adineko pertsonak bezalako aldagaiak hobeto aztertzeko, bada, honakoak landuko dira:
Hasteko, kolektibo hauen gaineko laguntza publikoaren esparruko datuak, ahalegin absolutuari eta erlatiboari dagokienez. Hiru azpi-kolektiboen banakako eta baterako azterketa alderatuz gero, hobeto interpretatu ahalko dira herrialde bakoitzaren gaitasunak eta lehentasunak.
Bigarrenik, herrialde bakoitzeko familien esku jarritako baliabide ekonomikoen azterketa konparatiboa egingo da (bai babes zuzenena –cash benefits–, bai zerga-kenkariena –tax deductions–). Hala, argiago ikusi ahalko da babesen intentsitatea.
Hirugarrenik, herrialde europar desberdinetan familien laguntza-arloko beharrizanak asetzeko familien esku dauden programa, zerbitzu eta baliabideak aztertuko dira.
Horrela jakin ahalko dugu ea jarduera-unitate europar bat dagoen (edo, gutxienez, patroi bateratu batzuk), arlo honetan herrialde europar desberdinen artean dauden antzekotasun eta aldeak identifikatuz eta eredu horietan familiei laguntzeko politiken xede kolektiboak zeintzuk diren antzemanez, familia-ereduaren eta estatuak erakunde honekin duen harremanaren ulermen desberdinen arabera. Hori guztia, izan ere, Europan estatu-mota desberdinek izan dituzten eredu politiko eta sozialen oinordetza da.
Halaber, eta eredu eta herrialde bakoitzarekin lotutako ezaugarri desberdinak aztertuz, EAEren kokapen bat zehazten saiatuko gara familiei laguntzeko politikei dagokienez. Horretarako, indar-gune eta hobekuntza-arlo nagusiak identifikatuko ditugu eta beste zein errealitate europarrentzako erreferentzia izan litezkeen aztertuko dugu.